XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7 URTE - B EREDUA.
KALEA - AUZOA-HERRIA.
GIROTZEA.- Herriko kaleetan zehar ibilaldi bat egin.
Kalea obserbatu: edifizioak, zerbitzuak (ertzain, kale-garbitzaile, taxi, autobus, posta-etxe, udaletxe, eliza, kiroltokia, enparantza, eskolak...).
- Ondoren ikasle bakoitzak bere kalearen planoa egin dezala eta baita ere etxetik ikastolarainoko bidearen planoa.
- Taldeka herriko leku berezien planoa egin dezakete eta era berean herriaren maketa bat kartulinaz, plastilinaz....
- Herriaren eszenifikazioak egin ditzakete garaiaren arabera (egunez, gauez, festetan, astegunetan, jaietan...).
- Gelari herri tankera eman.
Gela bazterretan herriko leku berezienak prestatuz eta ondorenean lekuz-leku ibilaldi bat egin.
- Haurrek taldeka elkarrizketa batzuk presta ditzatela herriko arduradunekin mintza ahal izateko (alkate, erretore, irakasle, ertzain, sendagile...).
HIZKUNTZ EDUKIAK. Hiztegia.IZENAK:Kale
. enparantza
parke
eskola
kale-garbitzaile
espaloi
udaletxe
zine
posta-etxe
lantegi
ertzain
eliza
alkate
postari
hospitala
denda
geltoki
erretore